top of page

SOLFERINO

BIDEOA

SOLFERINO ALKATEA  ETA SOLEN IKURRA ANDEREA bizi diren herrian etxebizitzak falta dira. SOLEN IKURRAK PENTAGRAMA ENEA izeneko etxe bat eraikitzen du eta bere senarrarekin BIGARREN PISUAN bizitzen jartzen dira, eguzkitsuenean.

Baina etxe horretan pisu gehiago daude eta DOMINGO GORRINGO alkatearen laguntzaileak bandoa irakurtzen du etxe horretara jendea joan dadin bizitzera.

NARRATZAILEA: Bazen behin SOLEN IKURRA izeneko emakume bat. Langilea zen benetan eta musika maite zuen, pentsa, abestiak ere sortzen zituen.  Herrian etxeak falta zirela ikusirik, SOLFERINO alkateari etxe bat eraikitzea proposatu zion. Honek baiezkoa eman zion, baina kondizio batekin, pisurik eguzkitsuena beretzat izango zela. Eta horrela obrak hasi zituzten. Handik bederatzi  hilabetera, bederatzi solairuko etxea amaitu zuten, bost pisu eta lau pisuarteko zituena. SOLEN IKURRA pozik zegoen, bai na zerbait falta zen, etxearen izena. Asko pentsatu ondoren PENTAGRAMA ENEA deitzea otu zitzaion. PENTAK bost esan nahi du eta GRAMAK marra. Hurrengo egunean…

SOLFERINO: Egun on, lan bikaina benetan. Oroitzen al zara gure tratuaz?

SOLEN IKURRA: Bai noski. Pisurik eguzkitsuena, zuretzat¡¡

SOLFERINO: Ondoooo, nire gorputza moreno jarri ta, guapo egoteko.

S. I.: Badaukat bat, espeeeeeziala zuretzat. Begira…

SOL: Ez…ezta ere…ezta…Baiii, hau da eguzkitsuena, BIGARREN PISUA,primeran.(Eskua elkarri ematen diote).

S:I.: Itxoin, etxe honetako biztanle guztiek, kanta bat izango dute. Entzun:

                                              “Izan nahi nuke alkate Pentagramakua

                                      Sol izena dut eta bizi naiz, bigarren pisuan ai ai ai...”

SOL: Ondo. Agur benur.

  • facebook-square
  • Twitter Square
  • Google Square
  • youtube-square

© 2023 por Los Camaradas Trío. Creado con Wix.com

bottom of page