top of page

IPUIN BERRIA

IPUIN ZAHARRA

ipuin kontakizun honek bi aukera ematen ditu.

Batetik ikasleei jar diezaiekegu eta bestetik IRAKASLEARENTZAT, nola landu jakin dezan.

ANTZERKIA

ANTZERKIA 2017. urtean taularatu zuen antzerki taldeak MIKEL AGIRREGOMEZKORTAREN gidaritzapean. Gidoia AIZPEA GOENAGAK egokitu zuen.

IPUIN BERRIA

                                                                                PENTAGRAMA ENEA 

NARRATZAILEA: Bazen behin SOLEN IKURRA izeneko emakume bat. Langilea zen benetan eta musika maite zuen, pentsa, abestiak ere sortzen zituen.  Herrian etxeak falta zirela ikusirik, SOLFERINO alkateari etxe bat eraikitzea proposatu zion. Honek baiezkoa eman zion, baina kondizio batekin, pisurik eguzkitsuena beretzat izango zela. Eta horrela obrak hasi zituzten. Handik bederatzi  hilabetera, bederatzi solairuko etxea amaitu zuten, bost pisu eta lau pisuarteko zituena. SOLEN IKURRA pozik zegoen, bai na zerbait falta zen, etxearen izena. Asko pentsatu ondoren PENTAGRAMA ENEA deitzea otu zitzaion. PENTAK bost esan nahi du eta GRAMAK marra. Hurrengo egunean… 

SOLFERINO: Egun on, lan bikaina benetan. Oroitzen al zara gure tratuaz?

SOLEN IKURRA: Bai noski. Pisurik eguzkitsuena, zuretzat¡¡

SOLFERINO: Ondoooo, nire gorputza moreno jarri ta, guapo egoteko.

S. I.: Badaukat bat, espeeeeeziala zuretzat. Begira…

SOL: Ez…ezta ere…ezta…Baiii, hau da eguzkitsuena, BIGARREN PISUA,primeran.(Eskua elkarri ematen diote).

S:I.: Itxoin, etxe honetako biztanle guztiek, kanta bat izango dute. Entzun:

                                                                                “Izan nahi nuke alkate…”

SOL: Ondo. Agur benur.

(Elkarri agurtu eta futbolari bat azaltzen da errenka)

S.I.: MIIIIIInutu bat  ez da pasa eta begira, futbolari bat.

MIKEL MINALI: Ma ke kosa fae. Etxe bat errekuperatzeko la MIIIIa lesioni.

S.I.: Zein zara eta zer nahi duzu?

M.M.: IO sono MIKEL MINALI, il MIglior caltziatore del mondo, munduko futbolaririk hoberena..

S.I.: MIIIIlaneko MIKEL MINALI handia, ez da posible(erdi zorabiatzen da eta kanpora doa. Arkatz handi batekin itzultzen da) Sinatuko al zenidake?(Gorputz atal bat erakutsiaz)

M.M.: Nola ez. (atal bat sinatzen dio)

S.I.: Ez dut--------- garbituko urte osoan, ez du inork sinistuko. Eta zer nahi duzu?

M.M.: Begira, asteburu honetan partidua genuen, Milano Napoli, eta halako batean Formaldok kriston ostikada eman zidan. Ze MIIIIIIIna.

S.I.: Eta Pentagrama eneara etorri zara MIIIIIna sendatzra.

M.M.: Il MIIIo MIIIIna.

S.I.: Ba laugarren pisua libre dago.

M.M.: Eskusi, Igogailurik bai?

 

S.I.: Ez, baina…

M.M.: La MIa gamba (hanka seinalatuz). Per fabore il primo piano??? Lehen pisua?

S.I.: Begiratuko dut…bale (futbolarien golaren erreakzioa). Itxoin piska bat, entzun nahi duzu zure kanta?

M.M. Kanzone bat niretzat? Abanti per fabore.

                                                                                 “Bai Mikel, bai Mikel…”

M.M: Arribedertxi

(Aiton bat azaltzen da bastoiarekin usoak arrapatu nahian)

LAXARO: Puuuura puuura. Egun on.

S.I.: Egun on, zer nahi duzu attona.

LA: Egun on,Ni LAXARO naiz, LAredon bizi izan naiz eta LArogei urte beteta, nire seme SOLferinorekin bizitzera nator.

S.I.: Ba dut bat ESPEEEEEZIALA, laugarrena.

LA: Laugarrena? eta nire semea SOLFERINO nun bizi da?

S:I: Bigarrenean, eguzkitsuenenan

LA: Ni zaharra naiz eta SOLferinorengandik gertu egon behar dut. Komunian nago eta papera behar badut, ez naiz           ba ipurdia agerian dendara joango, nire semeari eskatuko diot.…Solferinooo ekarri papera¡¡

       Edo Lasaña bat egiten eta gatza behar dut, SOLferinoooo ekarri  gatza.

       Bueno. Zer deritzozu bigarren pisuartea, semearen gainean?

LA: Ondoooo. Por tzierto, esan didate etxe honetan denek abesti bat dutela…

S.I.: Hala da, entzun zurea.

                                                                                 “Xalala, la laxaro, xalala…”

LA: Onaaaaa (txalotuz), agur. Puuurra, puuurra…

(Sirena bat entzuten da  eta Errusiar txapela batekin pertsonai bat azaltzen da)

S.I.: Baina ze zarataaaa da hau. Kanpotar bat.

SIMONA: Bai eta harro nago. (“r”ak markatuz) Ni SIMONA naiz. SIberriatik datorren SIrrenajolea.

S.I.: Ba SIRRENA hori iSIIIltzen ez baduzu, Siberriara itzuliko zara.

SI: Ez, mesedez, lana bilatzen ari naiz. Hemen lo egin dezaket? Ahal balitz goikaldean…

S.I.:  Gainera esijitzen, hau da marka. Hirugarrena libre dago…baina zergaitik goikaldean?

SI: Nun kokatzen dira elizako kanpaiak?Goian, hobeto entzuteko. Eta nik egunez eta gauez jo ahal izango ditut…

S.I.: Nolaaaa, gauez?? Ezta pentsatu ere.

SI: Baina nik ezin dut aguantatu jo Gabe.

S.I.: Bueno, bueno, ekatzu sirena, nik gordeko dut. Por tzierto, etxe honetan biztanle guztiek dute kanta bat, eta horra zurea. 

                                                                             “Ai Simona monona ez jo…

                                                                Ai monona Simona, ez hirugarren pisuan”

(Rokera bat agertzen da)

REPE: Repepe, repepepe…

S.I.: Baina ez al deu pakerik izango etxe honetan¡¡ Nor zara?

RE: Repe,repe  dena errepikatzen duen rokera kera. Bihar kontzertu bat dut eta lo egiteko leku baten bila nabi bil bill.

(Goitik behera begiratzen dio)

S.I.: Ba, ez. Ez dago lekurik zuretzat. A zer piura¡¡. Rocka ez da musika. Eskerrak musika  klasikoari. “La dona e mobileeeee”

REPE: Etxea eskubidea da, etxea eskubidea da.

S.I.: Eskubidea kanpora joateko, aldeeee hemendik¡(Bultzatzen du eta badoa)

REPE: Badakit zer egingo dudan. Okupa bat naiz, okupa, okupa. (Karrerilla hartzen du eta eskua balkoian trabatzen zaio)

REPE: Sokorro, sokorro¡ (DOMINGO GORRINGO azaltzen da)

DOMINGO GORRINGO: Baina zer ari zara hor Repe? Jaitsi hortik neska¡

REPE: Lagundu, gundu, gundu

D.G.: Lasai Repe, beste  DOmina bat irabaziko dut. (Karrerila hartzen du, baina irrist egin eta lurrera erortzen da). Aiiiiiii (oihuka hasten da)

(Anbulantzi sirenak entzuten dira. Erizaina ateratzen da)

ERIZAINA: Hara DOMINGO, altxa ipurdia.

D.G.: Nire buruaaaaa.

ENFERMERA: Itxoin Domingo, oraintxe nator.(anbulantziara sartu eta aspirina erraldoi batekin agertzen da), Begira Domingoooo.

D.G: Utikannn(Utzi pakian???) (haserre ezetz dio. Xiringa erraldoi batekin berdin eta azkenik tirita erraldoia)

D.G.: Aaaaaaa, ze ondooooo

S.I.: Baina zer da hau? REpe lehenengo pisutik zintzilik eta Domingo lurrean(haserralditik farrera) …badakizue zer merezi duzuten¡¡¡ kanta bat, je je.

                                                                                   “Repe pe repe pepe…”

     

 

                                                                               

(Bachen tocata y fuga entzuten da…FATALI azaltzenda atzekoz Aurrera ibiltzen eta SOLEN I.rekin txoke egiten du. Oihua.

S.I.: Ze ze ze zein zara zu?

FATALI: Fa, fa, fa

S.I.: Fatima?

FA: Fa, fa, FATALI.

S.I.:  Eta?

FA: Gaztelu batean bizi nintzen Monster familiarekin, baina erre egin zen eta orain kale gorrian nago. Ez duzu txokoren bat izango nik lo egiteko eta bidebatez jendea izutzeko? Uuuuuu

S.I.: Tira, zuk ez duzu faraoi bat ere izutzen…baina tira, lehen solairuartean badut pisutxo Eder bat.

FA: Uaaaaaaa

S.I.: Eta bidebatez, abesti bat oparituko dizut.

                                                                       “Lehenengo tartean, gorderik dago…”

(Hurrengo egunean SOLEN IKURRAK bilera bat antolatzen du guztien kanta aurkezteko. Pertsonai guztien izenen laburdurarekin. Aharrausika agertzen dira.

S:I: Entzun denok, kanta bat prestatu dut guztiok elkartuko gaituena, gure ereserkia izango da.

                                                       

                                                                           “DO lurrean hor dago

                                                                            RE kantatzen jo ta ke…

                                                                      FA hegan etorri da

                                                                     SOL gure alkatea

                                                                      LA aitona maitea

                                                                      SI sirena jolea

                                                                      eta bukatzeko…”

Eta bukatzeko…”

S.I.: Ez dakit nola amaitu. Repe, zerbait okurritzen al zaizu?

RE: Ez dakit ba. Mikle Minalik esango luke…molto difichile. Eta bukatzeko, eta bukatzeko

S:I: Ea Repe, zu zara musikaria…eta bukatzeko

DOROTEA: DOoooooo.

S.I.: Baiiiiii.Zein izan da?

DOROTEA: Ni neu, DOROTEA dordoka. Entzun zaituztet eta…

GUZTIAK: Dorotea, Dorotea…

S.I.:  Eskerrikasko Dorotea. Esker onez, hirugarren solairuartea alokatuko dizugu.

NARRATZAILEA: Eta hala bazan al ez bazan, ager dadila PENTAGRAMA ENEAKO plazan.

  • facebook-square
  • Twitter Square
  • Google Square
  • youtube-square

© 2023 por Los Camaradas Trío. Creado con Wix.com

bottom of page