PENTAGRAMA ENEA BERRIA
ANTTON JAUREGI 2026
DOROTEA, amaierako kanta
BIDEOA
SOLEN IKURRA andereak armoniaren beharra aldarrikatzen du. Guztiontzat azken kanta proposatzen du eta hor azalduko zaigu DOROTEA dordoka.
(Hurrengo egunean SOLEN IKURRAK bilera bat antolatzen du guztien kanta aurkezteko. Pertsonai guztien izenen laburdurarekin. Aharrausika agertzen dira.
S:I: Entzun denok, kanta bat prestatu dut guztiok elkartuko gaituena, gure ereserkia izango da.
“DO lurrean hor dago
RE kantatzen jo ta ke…
MI errenka alaiki
FA hegan etorri da
SOL gure alkatea
LA aitona maitea
SI sirena jolea
eta bukatzeko…”
S.I.: Ez dakit nola amaitu. Repe, zerbait okurritzen al zaizu?
RE: Ez dakit ba. Mikle Minalik esango luke…molto difichile. Eta bukatzeko, eta bukatzeko
S:I: Ea Repe, zu zara musikaria…eta bukatzeko
DOROTEA: DOoooooo.
S.I.: Baiiiiii.Zein izan da?
DOROTEA: Ni neu, DOROTEA dordoka. Entzun zaituztet eta…
GUZTIAK: Dorotea, Dorotea…
S.I.: Eskerrikasko Dorotea. Esker onez, hirugarren solairuartea alokatuko dizugu.
NARRATZAILEA: Eta hala bazan al ez bazan, ager dadila PENTAGRAMA ENEAKO plazan.
