PENTAGRAMA ENEA BERRIA
ANTTON JAUREGI 2026
SIMONA
BIDEOA
SIMONA SIRENAJOLEA Siberiatik dator. Berak sirena jotzen du. SOLEN IKURRA ANDEREAK goiko solairuan, HIRUGARREN PISUA ematen dio hobeto entzun dadin.
(Sirena bat entzuten da eta Errusiar txapela batekin pertsonai bat azaltzen da)
S.I.: Baina ze zarataaaa da hau. Kanpotar bat.
SIMONA: Bai eta harro nago. (“r”ak markatuz) Ni SIMONA naiz. SIberriatik datorren SIrrenajolea.
S.I.: Ba SIRRENA hori iSIIIltzen ez baduzu, Siberriara itzuliko zara.
SI: Ez, mesedez, lana bilatzen ari naiz. Hemen lo egin dezaket? Ahal balitz goikaldean…
S.I.: Gainera esijitzen, hau da marka. Hirugarrena libre dago…baina zergaitik goikaldean?
SI: Nun kokatzen dira elizako kanpaiak?Goian, hobeto entzuteko. Eta nik egunez eta gauez jo ahal izango ditut…
S.I.: Nolaaaa, gauez?? Ezta pentsatu ere.
SI: Baina nik ezin dut aguantatu jo Gabe.
S.I.: Bueno, bueno, ekatzu sirena, nik gordeko dut. Por tzierto, etxe honetan biztanle guztiek dute kanta bat, eta horra zurea.
“Ai Simona monona ez jo sirenik ez jo sirenik
Ai monona Simona, ez hirugarren pisuan”
