top of page

REPE ROKERA

BIDEOA

REPE ROKERA. SOLEN IKURRA andereak ez ditu gustoko rokeroak, musika klasikoa maite du. Lo egiteko pisurik ez duenez, lehenengo pisuko lehioa irekita ikusita, bertatik sartzea otutzen zaio. Salto egin eta zintzilik geratzen da, orduan DOMINGO GORRINGO agertzen da domina bat irabazi asmoz.

Azkenean lehenengo pisutik zintzilik geratuko da betirako.

(Rokera bat agertzen da)

REPE: Repepe, repepepe…

S.I.: Baina ez al deu pakerik izango etxe honetan¡¡ Nor zara?

RE: Repe,repe  dena errepikatzen duen rokera kera. Bihar kontzertu bat dut eta lo egiteko leku baten bila nabi bil bill.

(Goitik behera begiratzen dio)

S.I.: Ba, ez. Ez dago lekurik zuretzat. A zer piura¡¡. Rocka ez da musika. Eskerrak musika  klasikoari. “La dona e mobileeeee”

REPE: Etxea eskubidea da, etxea eskubidea da.

S.I.: Eskubidea kanpora joateko, aldeeee hemendik¡(Bultzatzen du eta badoa)

REPE: Badakit zer egingo dudan. Okupa bat naiz, okupa, okupa. (Karrerilla hartzen du eta eskua balkoian trabatzen zaio)

REPE: Sokorro, sokorro¡ (DOMINGO GORRINGO azaltzen da)

                                                      “Repe pe repe pepe… Repe naiz ni rokera

                                                        zintzilik, nago ni, lehenengoko balkoitik

                                                Pentagramatik kanpora eta ez daukat bizilekurik

                                                          baina hala ere bizi, bizi naiz pozik”

                                                     

  • facebook-square
  • Twitter Square
  • Google Square
  • youtube-square

© 2023 por Los Camaradas Trío. Creado con Wix.com

bottom of page