top of page

MIKEL MINALI

FATALI MAMUA

SOLFERINO

LAXARO

SIMONA

IPUINA BERRITUTA

IPUIN OSOA BERRITUTA

ANTZERKIA 

IPUIN ZAHARRA
 

LIBURUA

REPE ROKERA

DOROTEA

DOMINGO GORRINGO

AURKEZPENA

Antton Jauregi naiz, Egape ikastolako musika irakaslea. Hogei urterekin, irakasle lanetan hasi nintzen EGAPE IKASTOLAN, eta garai haietan ikastolan eskulanak eta antzerkia erakusten zizkigun Lurdes Iriondok antzerkiaren harra sartu zidala pentsatu izan dut beti. Hasieran tutore aritu nintzen, bai eta bost urtez zuzendari ere, eta Bilbon musika espezialitatea egin ondoren, musika irakaskuntzan murgildu nintzen. Nire irakasle ibilbidean, ikasleentzat sortutako guztia beste irakasleekin partekatzea izan da nire helburua eta horren ondorioz, Harmonika, Ukelelea, entzunaldiak, kanonak, ORRF instrumentazioa…lantzeko proposamenak luzatu izan ditut. Nire betiko erronka ikasleek, ikasteaz gain, nire gaiarekin eta, nola ez, nirekin gustura sentitzea izan da. Batzuetan lortu dut, beste batzuetan ez.

 

Musika “bizi” egin behar da, zalantzarik gabe, baina irakurtzen jakiteak ate asko irekitzen dizkigu. Francisco Mora neurozientzialariak dioenari jarraituz, “jolasa irakaskuntzaren mozorroa da”. Hori dela eta, musika notazioa lantzeko, PENTAGRAMA ENEA ipuin pedagogikoa sortu nuen  1988. urtean. Egia esan, ikasleen presiopean izan zen, “Solferino” izeneko pertsonaia asmatu ondoren, ipuinak nola jarraitzen zuen eskatzen baitzidaten. Bideo bat grabatu eta liburu bat ere argitaratu genuen “Sortuz ikasbatuazi” esker, KARMELE MUJIKA ETA BEGOÑA LAMYREN laguntzarekin.

 

Hogeita hamar urte luze pasatu dira, eta “nire etxeak” herriaren mugak gainditu eta Euskal Herriko ikastetxe askotan erabiltzen dela esan dezaket harrotasunez (harrokeriarik gabe). Nire ikasleek, hiru urterekin, badakite non bizi diren SOLFERINO alkate harroputza eta munduko futbolaririk hoberena den MIKEL MINALI. Lau urtekoek LAXARO AITONA, SIMON SIRENAJOLEA eta REPE ROKERA… Eta horrela eskala osoa. Bigarren mailan txirularekin hasten direnean, eta beranduago harmonikarekin eta ukelelearekin hasten direnean, gai dira partitura irakurtzeko eta oinarrizko interpretazioak egiteko.

 

PENTAGRAMA ENEAREN “arkitektoa” naizen aldetik eta erretirotik gertu, amets bat bete dut, nire sorkuntza antzezleekin berritzea. 2018. urtean, Urnietako antzerki tailerrak MIKEL AGIRREGOMEZKORTAREN  gidaritzapean, AHIZPEA GOENAGAK egokitutako bertsio bat antzeztu zuen ere, orain, berriro Mikelen maisutasunari esker, EUSKARAZ ETA GAZTELANIAZ grabatu dugu.

                                            "Bejondeiola baliagarria dakiokeen guztiari"

                                                                                                                                           Antton jauregi

                                                                                                                             2026ko maiatza, URNIETA

 

  • facebook-square
  • Twitter Square
  • Google Square
  • youtube-square

© 2023 por Los Camaradas Trío. Creado con Wix.com

bottom of page