top of page
ravel.png

Maurice Ravel 1875. urteko martxoaren 7an jaio zen Cibouren eta 1937. urteko abenduaren 28an Parisen hil zen. 1889. urtean Pariseko kontserbatorioan sartu zen eta bertan Gabriel Faurérekin ikasi zuen, beste konpositore batzuen artean.
Bere lana inpresionismoarekin lotuta dago eta hainbat eragin musikalen emaitza da, hala nola, espaniar musika eta jazza.
Musika forma ugari aztertu zituen: piano lanak, orquestra lanak, ganbera musika eta ahots musika. Horien artean, bi eskuko pianorako Pavana para una infanta difunta (1899), lau eskuko pianorako Ma Mère L’Oye (1910), Valses nobles y sentimentales (1911) bi eskuko pianorako, Bolero (1928) orkestrarako, Concierto para la mano izquierda (1929) piano eta orkestrarako obra esanguratsuak aipatu ditzazkegu.

bottom of page