top of page
M GELA.png

Antton Jauregi

NIRE AMA ANTZARA

Maurice Ravel
ravel 2.png
antzara.png

​2026an Maurice Ravelen jaiotzaren 150. urteurrena ospatuko dugu. Ziburutarrak Ma mère l 'oye lana lagun batzuen seme-alabentzat idatzi zuen "Haurrentzako bost pieza" azpitituluarekin eta Charles Perrault idazle frantsesaren ipuin batzuetan oinarritzen da. Elementu horietatik abiatuta, gure proposamenak hitzen ordez irudiak jarriko ditu zuzeneko musikaz osatuko den itzal-antzerki batean, eta entzulearen (haur bakoitzaren) esku utziko du kontakizuna norberaren iruditerian berreraikitzeko lana. Gure orkestrako musikariek, flauta, oboe, klarinete, tronpa eta fagotez osatutako haize-boskote formazioan, jatorrian lau eskuz pianoan jotzeko idatzitako (bertsio sinfonikoan ere ohikoa da orkestren programazioetan) lan bikain eta eder honi bizia emango diote.

bottom of page