top of page
LOS CHIII.jpg

SINOPSIA

 


1949an, II. Mundo gerra amaitu berria, Clément Mathieu, langabezian dagoen musika-irakaslea, adingabeak berrezteko barnetegi batean zaintzaile gisa lan egiten hasten da. Ume asko umezurtzak edota ikasketak emateko dirurik ez duten familiakoak dira.
Rachin zuzendariaren hezkuntza-sistema bereziki errepresiboa da, eta bere metodoekin ikasle gatazkatsuenen artean autoritatea mantentzea lortzen du, vaina ez dute errespetatzen. Mathieuri min handia ematen diote Rachinen metodo krudelek eta pixkanaka-pixkanaka, bere errukia adieraziko die ikasleei. Bere mutilengana hurbiltzeko eta beste modu batera hezteko, musikak duen indarra deskubritzen du. Bizitza betirako aldatuko du, berea eta umeena

Bere istorioaren bidez, filmak hainbat gai jorratzen ditu:

- Eskolaren funtzionamendua beste garai batean.
- Metodo pedagogikoak eta talde-dinamikaren fenomenoak.
- Bizitzan zehar iturri izan daitezkeen pertsonak inspirazioa eta  aldaketak ekar ditzaketela.
- Musikak eta arteak, oro har, pertsona bakoitzarengan izan dezakeen eragina.

​

Film honen argumentua hobeto ulertzeko CHRISTOPHE BARRATIERzuzendariaria ezagutu behar dugu. Txikia zenean gurasoak dibortziatu egin ziren eta barnetegi batean sartu zuten; gainera, gitarra-jotzaile klasiko gisa trebatu zen Parisen.


Irakaskuntzak garrantzi handia du filmean, irakaskuntza antagonikoaren bi ikuspegi erakusten baitizkigu. Mathieuk "elkarrizketa hezitzailea" irudikatzen du, eta Rachin zuzendariak, zentroa arau eta zigor zorrotzekin gobernatzen duenak, indarra erabiltzen du beharrezkoa izanez gero. Autoritatea Rachin zuzendariarengan islatzen da, beldurraren bidez gailentzen dena, eta haurrek beldurra diote, baina ez dute errespetatzen.

​

Normalean adimen arrazionala hezten da eskolan: ebazten ikasten dugu
Matematikako arazoak, gertakari historikoak... baina ez da irakasten
Sentitzen duguna adiertazten eta esaten.

bottom of page