EGAPE IKASTOLAKO GABON KANTAK 2021
AI HAU GABAREN
HATOR HATOR
OLENTZERO BURU H
OLENTZERO BEGI GORRI
HEMEN HELDU GERADE
ALAKEN
DIN DAN DON
KANTA KANTARI
KALEJIRA BELENEN
GABONA GABONA
HORRA HORRA
DIOS TE SALBE
HORRA MARI DOMINGI
ARI NAIZELA
ARIN KRISTAUAK
ALBAKO GULTZURRUNA
AGUR ESKERRIKASKO
IA NESKA MUTILAK
GABONA GABONA
-Gabona gabona, hau zoriona bertsotan ari zaigula aitona
,jaj jaja parrezka dago amona
-Bizar zuri bizar zuri, mendi gainak zuri zuri
zoriona zoriona, bertan ditugu gabonak
-Tximini zulotik norbait sartu da mutur beltz begi gorri aibalio
Olentzero dela halaxe dio
Bizar...
-Laister urte berri, gaur Olentzero alferrontzi mozkor eta tripero
hor dago sutondoan bero bero.
Bizar...
-Tranka tranka trostan, hiru errege hirurak datoz jator eta legez,
panpin politak ekarri mesedez.
Bizar.....
HORRA HORRA
Horra horra gure Olentzero
pipa galduta etxera dator gauero.(Bis)
-Muturretik ardoa dzanga dzanga edan du
botila kendu nahi baina inork ezin kendu
umorean ibiltzeko ez dela berandu
serio esan du, ez dela berandu(Bis)
-Aurtengo Olentzero jarri zaigu formala
utzi du baserria utzi behi eta txahala
kalera etorri eta egi bat badala
aibala badala, urtero bezala(Bis)
HORRA MARI DOMINGI
Horra Mari domingi begira horri
gurekin nahi duela belena etorri
gurekin nahi baduzu belena etorri
atera beharko duzu gona zahar hori
Hatoz hatoz zure bila nenbilen ni(Bis)
Hatoz goazen adora dezagun
Belenen jaio dan/ haur eder hori(Bis)
OLE OLENTZERO
Ole! Olentzero! Horra! Horra!Horra! Horra!
Ole! Olentzero! Gure Olentzero
Olentzero, buru handia Kapoiak ere baitu
Entendimentuz jantzia, Arrautzatxoakin
Bart arratsean Horra! Horra!...
Edan omen du Bihar merendatzeko
Hamar orruko zahagia Bo/ti/la ar/do/a/kin.
OLENTZERO TA ASTOA
Olentzero ta astoa basora joan dira
Bidean galdu eta haserretu dira (Bis)
Olentzerok astoai belarritik tira
Astoak olentzeroi praketatik tira
Tira ta tira elkarrenak dira
tira ta tira konponduko dira.
Olentzerok astoai buztanetik tira
Astoak olentzeroi gerrikotik tira.
IA NESKA MUTILAK (Urnietako kanta)
Ia neska mutilak hartu hartu makilak
Abia Belena mendi hoiek barrena
Portaletxo batian aingeruen artian
larrugorri bixian humildade handian(Bis)
Gure Jesus ona, jaio da Belenen (Bis)
Hemen gatoz guztiok soinu eta dantza
gaurko egun handi honen ondran eta alabantzan
Eguarri jaiak dira horren esperantzan
bestela menditikan jaitsiko ere ez ginan
ARI NAIZELA
Ari naizela ari naizela nekatu zaizkit ezpainak
etxe hontatik espero ditut lau errial ta gaztainak
BOTA¡¡¡
AGUR ESKERRIKASKO
Agur eskerrikasko agur etxekoak
hurrengo urterarte hemendik bagoaz...
AI HAU GABAREN
Ai hau gabaren zoragarria, jesus jaio da Belenen
eta guztiok bila gabiltza, etxe honetan ote den
Kalean haize hotza, mendian elurra
soineko zuri garbiz, jantzi zaigu lurra
estalpe epelean behia eta astoa
eta bien erdian haur eder askoa
Intzentsu mirra urrez, hiru errege irriparrez
Belena datoz gustora, haurraren ondora
ta Olentzero begi gorri ume guztien alaigarri
ehun da hogei kilo justuz, zahagia ustuz
HATOR HATOR
Hator hator mutil etxera, gaztaina ximelak jatera
gabon gaua ospatutzeko aitaren da amaren ondoan
ikusiko dek aita parrez ta amaren poz atsegina
Eragiok mutil aurreko danbolin horri
gaztainak erre artian(Bis) Txipli txapla pun
Gabon gaua pozik igaro daigun.
OLENTZERO BURU HANDIA
Olentzero buru handia entendimentuz jantzia
bart arratxian edan omen du
hamar arruako zahagia, ai urde tripa handia tralara
ai urde tripa handia sagar ustelez betia
HEMEN HELDU GERADE
Hemen heldu gerade, berri on batekin
gure enbajadore Olentzerorekin
Olentzero joan zaigu, mendira lanera
intentziuarekin ikatz egitera
aditu duanian, Jesus jaio dela
lasterka etorri da berri ematera
-Horra horra gure Olentzero
pipa hortzetan dula eserita dago
kapoiak ere baitu arrautzatxuakin
bihar meriendatzeko bolila arduakin(Bis)
OLENTZERO BEGI GORRI
Olentzero begi gorri, nun arrapatu dek arrai hori
-Zurriolako arroketan, bart arratseko amaiketan
Olentzero begi gorri, nun jango dek arrai hori
-Parte zaharreko aldean, sagardotegi batean
ALAKEN
Alaken txis pun(Bis) ala pikula tun paire
errespondela pikula tunpa Jesus Maria jainkoa zen
adiskideok, ikusi duzue zelai horietan artzaia
artzai txiki artzai handi artzai mutur lehuna
DIN DAN DON
Din dan don din dan don eguberrion
zorion zorion gabonak/ din dan don(Bis) Gabon
Izar bat hasi da, dizdizka zeruan
berri onak zabaltzen ari zaigu munduan
jaio da jaio da, Jaunaren semea
KANTA KANTARI
Kanta kantari daude zeruan kanta kantari aingeruak
kanta aleluai, gaur aleluia beti aleluia, kanta aleleuia
epel epel sukalde giroan aitaren tamaren ondoan
KALEJIRA BELENEN
-Oiloa kanta kantari, kukurru kukurruku
kalejiran dabiltza, kukurru kukurruku
eguarri gaua ospatzen kukurruku...
Jesus jaio da Belenen kukurru kukurruku
-Oilarra aurretik dute kikiri kikiriki
zeladorez jantzita kikiri kikiriki...
-Atzetik txitoak ere piopio piokaaurrekoei ezin segi, piopio pioka
KAS KAS KAS ATEAN
Kas kas kas atean (Bis) - Praka zabalak, atorra urdina
nor dabil etxean(Bis) - Mutur zikina, txapela beltza
ikusi makusi(Bis) - Pipa ahoan, ardoa bertan
Nor naizen ikasi (Bis)
Ai ene ez dakit ezer ez ez ez Bai bai bai lehen orain eta gero
ai ene kontatu mesedez zu zara gure olentzero
EGAPEKO KANTA ZAHARRAK
DIOS TE SALBE
Dios te salbe ongi etorri gabon jainkoak diela
legearekin kunpli dezagun eguberriko sarrera
-Oles ta oles etxekotxoak, nik jotzen ditut ateak
nik jotzen ditut ateak eta ongi erantzun jendeak
.-Zapata txuri paperez, euri denean baterez
Nagusi jauna esan bezaigu hasiko garen ala ez
ARIN ARIN KRISTAUAK
Arin arin kristauak arin arin Belena
Jesus adoratzera ahal den azkarrena
-Bibolina txistua danbolin soinua
artzaiak jotzen daude atsegin ta pozez
-Zer gertatzen ote da Belengo herrian
gure Jesus jaio da estalpe batean
ALBAKO GULTZURRUNA
Albako gultzurruna haitz baten gainean
gizon bat arrantzuan itsas bazterrean
kainabera horrekin zabiltzan gizona
jaungoikoak dizula zuri egun ona.
Alaitu ta poztu gaiteezen gaurko gauarekin
gure jesus onaren etorrerarekin
Gabon gaua dala ta gatoz gu honera
lehengo usariuan gabon egitera
hotz dago atarian luzaro egoteko
baimena nahi genuke barrura sartzeko